• Guretzat, gure lanetako bakoitza bakarra da, testu bakoitzak bere berezitasunak ditu. Askotan, luzera bereko bi testu itzultzeko edo zuzentzeko ahalegina oso ezberdina izaten da, gaiarengatik, sintaxiarengatik, terminologiarengatik, lan tresnatzat erabili beharreko hizkuntzengatik…
  • Horregatik, ez dugu tarifa bakarra eskaintzen gure lanetarako, baizik eta haietako bakoitzari egokitutako aurrekontua prestatzen dugu; edo, aldian-aldian izango diren lanak baldin badira, aurrekontu orokorra egiten dugu, ezaugarri orokorrak aintzat hartuta.