Profesionalen lantalde hau 1998an sortu zen, gure ahaleginak, esperientziak eta jakintzak batuta, itzulpengintzan, testu zuzenketan eta hizkuntza aholkularitzan bezeroei zerbitzu osoa eskaintze aldera.

Talde honetan jakintza espezializatuak ditugu hainbat arlotako testuak itzuli eta zuzentzeko: Administrazio publikoak, telekomunikazioak, softwarea, hezkuntza, bankuak, publizitatea, turismoa, literatura…

Gure lan hizkuntza nagusiak hauek dira: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana, alemana, galiziera, portugesa eta italiera. Hala ere, gure lankide sare zabalari esker, kalitate handiko zerbitzua eskaintzen dizugu beste hainbat hizkuntzatan ere.